XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. NEKAZARITZA

Laboreak eta produktuak

Jaten dituzun produktu asko nekazaritzatik datoz, hau da, nekazariek lantzen dituzten landareetatik.

Landare hauetatik lortzen direnak nekazarien uztak edo baserriko produktuak dira.

Gizakiaren elikadurarako erabiltzen diren nekazari produktuak honako hauek dira:

Laboreak: garia, artoa eta garagarra.

Barazkiak: patatak, tomateak, piperrak, azenarioak, tipulak, e.a.

Lekadunak: ilarrak, indabak, lekak, garbantzuak, dilistak, e.a.

Fruitak: laranjak, limoiak, mahatsa, udareak, sagarrak, platanoak, e.a.

Labore asko, adibidez, oloa eta zekalea, animalien elikadurarako erabiltzen dira.

Beste zenbait nekazari produktu, adibidez, kotoia eta azukre-erremolatxa, industriek transformatzen dituzte.

Lehor-lurrak eta ur-lurrak

Lantzeko lurrak lehor-lurrak eta ur-lurrak izan daitezke:

Lehor-lurretan euri urak soilik bustitzen du lurra.

Ur-lurretan, ordea, artifizialki ureztatzen da.

Nekazariak putzu eta ibaietako ura erabiltzen du.

Garia, garagarra, mahatsondoa, olibondoa, eta abar lehor-lurretan lantzen dira.

Artoa, laranja, limoia, tomatea, ilarrak, azenarioa, eta abar ur-lurretan lantzen dira.

1 eta 2 ARIKETAK

1. Egin zerrenda bat zure herrian lantzen diren nekazari produktuekin, eta beste bat lantzen ez direnekin.

2. Zainzuriak eta marrubiak ur-lurretan lantzen dira.

Ba al dakizu zertan ezberdintzen den ureztatutako uzta?